2021/06/11

Maria Markotegi sarietan Ion Razkin Igoa sailkatua

 Egunon berriz ere,

Maria Markotegi sarietan LH.6-ko ikaslea saritua izan da Narrazio sailean LH5 eta LH6-koen atalean 60€ko bonoarekin.

Ion ZORIONAK, eta eskerrik asko ipuina gurekin partekatzeagatik.

Hona hemen bere ipuina.

SHERPA LAPURR

Himalaiako mendi elurtuen artean, bazen Gamesh izeneko sherpa bat. Beraz, nepaldarra zen eta 42 urte zituen. Bere familia pobrea zenez, Gameshek sherpa lanetan dirua lortzen zuen. Egun batean bere emazteak, Mikak, gaixotasun bat hartu zuen. Ez zutenez nahiko diru bere bezeroei lapurtzen hasi zen. 

Orduan, konturatu ziren botika erosteko nahikoa diru bazutela. Ekintza hauekin jarraitu zuen bere emaztea erabat sendatu zen arte. Eguerdi batean, Gamesh, Mika eta hauen seme-alabak bazkaltzen ari zirela, bapatean, susto 

ederra emanez, lau gizon sartu ziren etxera. Sherparen lau bezero ziren, beraien dirua berreskuratzeko asmotan. Ez ziren handik mugituko nepaldarrak beraiena zena itzuli arte. 

Etxeko gizonak, bere emazteari gertatutakoa azaldu zion. Mendizaleak momentuan ohartu ziren ezin zituztela beraien errupiak berreskuratu; pena handia sentitu zutenez, Gamish taberna batera gonbidatu zuten hain gustoko zuten txokolate bero bana edanez gozatzera. Han zeudela, txokolatearen berotasunak, denen burmuinak dantzan jarri zituen. Denen artean plan bikaina asmatu zuten: Everest mendi kuttunean kanpamendu bat eginen zuten. Momentu berean izena jarri zioten: 

OHINARRIZKO KANPAMENTU BASATIA. 

Zauritutako animaliak bertan zaindu eta sendatzeko zoo moduko bat zen. 

Lehenengo astean 5 yak salbatu zituzten elur artean ez aurrera, ez atzera zeudela. Animalia hauek behin ongi zeudela, hauen gainean igo eta inguruko plastiko eta bestelako basura guztia garbitu zuten. Dena garbia zegoela, yakei itxidura bat egin zieten eremu batean "aske" ibiltzeko: estalpe, jateko tokia...denetarik zuten. 

Egunero, mendian, metroak gora egiten zituzten animalia zauritu gehiagoren bila. Hasierako ideia hura gero eta hobeto zihoan. Mundu osoko mendizaleek handik pasatzeko ohitura hartu zuten, bakoitzak ahal zuen moduan laguntzeko asmoz: dirua emanez, janaria utziz, animaliaren bat gerturatuz... Denborarekin, bazuten egoitza hobetzeko aukera eta itsasoa zirudien laku dizdiratsu bat egin zuten (Everesti batere minik egin gabe) zenbait beluga eta narval sartzeko. Itxura ona hartzen ari zen OHINARRIZKO KANPAMENDU BASATIA. 

Gameshi orain askoz hobe joaten ari zitzaion, inoiz ez zuen pentsatu Mika gaixotzeak hori ekarriko zionik. Pozik zegoen. Baina gauzak nola diren, dena hain ongi zegoenean, Nepaleko buruzagiak betiko bota zituen bere herrialdetik. Ez zitzaion gustatzen mendizale atzerritar haiek beraienak ez ziren lurraldeetan eskua sartzea. 

Mendizaleak eta familia Europara joan ziren bizitzera, Italiara zehazki. Beraien diru guztia elkartu eta 15 kilometro karratu erosi zituzten. Ideia berbera mantenduko zuten, nahiz eta lekua desberdina izan, Himalaya aldeko animaliak han izanen ziren beste batzuekin batera. Beraientzat habitat desberdinak sortu zituzten eta lur sail hartako ertz batean etxebizitzak eta biltegi eder bat eraiki zituzten. Dagoeneko hamalau animalia mota bazituzten: yakak, narbalak, belugak, altzeak, elurretako leopardoa, Tibeteko azeriak, pangolínak, indiar errinozerontea eta abar... Koi karpa batzuentzat ere urmael ikusgarria egin zuten. 

Urtebetera dirua irabazten hasi ziren Everest inguruko fauna zainduz. Oraingoan errepiak izan ordez, euroak zirenez, hauek kontatzen ikasten zebiltzen: Uno, due, tre, quattro... 

55 espezie desberdin zituzten eta ez zen gaizki joan hauen kontua. Hiru urtez, 8 langile izatera iritsi ziren eta aberastu baino, izugarrizko zoo ederra egin zuten denen artean. 

Denborarekin, 780 animalia zituzten eta 16 langile. Urteak aurrera zihoazen, zooa ere handitzen ari zen baina ez lehengo martxan, ia-ia dena zutelako. Eta hau ez zen albiste txarra, ona baizik. Honek esan nahi zuelako Everesteko eta munduko beste baztar batzuetako "biztanle basatiak” egoera biakinean zeudela. Zauritutakoen kopuruan txikia zen orain. 

Gameshek bere lau umei esan zien Everest mendira joan behar zirela sherpa lanetan aritzeko eta berak hasiera hartan lapurtutako dirua hango sherpen artean banatu behar zutela. Bizian lana eta egoera gogorrak bizitzeak batzuetan asko lagundu dezakeela esanez, eta batzuen aberastasuna, besteentzat laguntza erraldoia izan daitekeela erakutsiz. Hiru zaharrenek aitzaki sinesgaitzak asmatzen hasi ziren, baina gazteenak kaso egin zion bere aita maiteari. 

Bi hilabete luze pasa ziren, etxeko gazteenaren berri izan gabe. Azkenean, itzuli zen, lanak amaituta zituelako, noski. Ongi etorri berezia merezi zuen. Uda zenez, kanpoan afaldu zuten, gaueko hegaztien kantuen artean. Llamak ere gertu zebiltzan janari bila. 

Etxean egindako pizza erraldoi bat jan zuten, denen gustoko afaria. Denak mahai inguruan zeudela, Gameshek espero ez zituzten bi albiste kontatu zituen denek entzuteko moduan: minbizia zuela eta zooa bere emazte maitatua eta ume gazteenarenak izago zirela. Bi albisteak hain azkar esan zituen ia ez zirela ohartu. Seme-alabei gertatutakoa azaldu zien: Nepalera eskatutako bidai hura proba bat zela, hainbat gauzen artean. Hiru senide zaharrenak benetan 

triste jarri ziren zooa beraientzat ez zelako, txikia berriz, hainbeste maite zuen aitarengatik larritu zen. 

Denborak eman zituen sherpa zaharrak gaixorik eta baita ospitalera joan ere, baina hori gutxienekoa da. Azkenean, Gamesh erabat sendatu zen. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario