2021/06/11

Maria Markotegi sarietan Ion Razkin Igoa sailkatua

 Egunon berriz ere,

Maria Markotegi sarietan LH.6-ko ikaslea saritua izan da Narrazio sailean LH5 eta LH6-koen atalean 60€ko bonoarekin.

Ion ZORIONAK, eta eskerrik asko ipuina gurekin partekatzeagatik.

Hona hemen bere ipuina.

SHERPA LAPURR

Himalaiako mendi elurtuen artean, bazen Gamesh izeneko sherpa bat. Beraz, nepaldarra zen eta 42 urte zituen. Bere familia pobrea zenez, Gameshek sherpa lanetan dirua lortzen zuen. Egun batean bere emazteak, Mikak, gaixotasun bat hartu zuen. Ez zutenez nahiko diru bere bezeroei lapurtzen hasi zen. 

Orduan, konturatu ziren botika erosteko nahikoa diru bazutela. Ekintza hauekin jarraitu zuen bere emaztea erabat sendatu zen arte. Eguerdi batean, Gamesh, Mika eta hauen seme-alabak bazkaltzen ari zirela, bapatean, susto 

ederra emanez, lau gizon sartu ziren etxera. Sherparen lau bezero ziren, beraien dirua berreskuratzeko asmotan. Ez ziren handik mugituko nepaldarrak beraiena zena itzuli arte. 

Etxeko gizonak, bere emazteari gertatutakoa azaldu zion. Mendizaleak momentuan ohartu ziren ezin zituztela beraien errupiak berreskuratu; pena handia sentitu zutenez, Gamish taberna batera gonbidatu zuten hain gustoko zuten txokolate bero bana edanez gozatzera. Han zeudela, txokolatearen berotasunak, denen burmuinak dantzan jarri zituen. Denen artean plan bikaina asmatu zuten: Everest mendi kuttunean kanpamendu bat eginen zuten. Momentu berean izena jarri zioten: 

OHINARRIZKO KANPAMENTU BASATIA. 

Zauritutako animaliak bertan zaindu eta sendatzeko zoo moduko bat zen. 

Lehenengo astean 5 yak salbatu zituzten elur artean ez aurrera, ez atzera zeudela. Animalia hauek behin ongi zeudela, hauen gainean igo eta inguruko plastiko eta bestelako basura guztia garbitu zuten. Dena garbia zegoela, yakei itxidura bat egin zieten eremu batean "aske" ibiltzeko: estalpe, jateko tokia...denetarik zuten. 

Egunero, mendian, metroak gora egiten zituzten animalia zauritu gehiagoren bila. Hasierako ideia hura gero eta hobeto zihoan. Mundu osoko mendizaleek handik pasatzeko ohitura hartu zuten, bakoitzak ahal zuen moduan laguntzeko asmoz: dirua emanez, janaria utziz, animaliaren bat gerturatuz... Denborarekin, bazuten egoitza hobetzeko aukera eta itsasoa zirudien laku dizdiratsu bat egin zuten (Everesti batere minik egin gabe) zenbait beluga eta narval sartzeko. Itxura ona hartzen ari zen OHINARRIZKO KANPAMENDU BASATIA. 

Gameshi orain askoz hobe joaten ari zitzaion, inoiz ez zuen pentsatu Mika gaixotzeak hori ekarriko zionik. Pozik zegoen. Baina gauzak nola diren, dena hain ongi zegoenean, Nepaleko buruzagiak betiko bota zituen bere herrialdetik. Ez zitzaion gustatzen mendizale atzerritar haiek beraienak ez ziren lurraldeetan eskua sartzea. 

Mendizaleak eta familia Europara joan ziren bizitzera, Italiara zehazki. Beraien diru guztia elkartu eta 15 kilometro karratu erosi zituzten. Ideia berbera mantenduko zuten, nahiz eta lekua desberdina izan, Himalaya aldeko animaliak han izanen ziren beste batzuekin batera. Beraientzat habitat desberdinak sortu zituzten eta lur sail hartako ertz batean etxebizitzak eta biltegi eder bat eraiki zituzten. Dagoeneko hamalau animalia mota bazituzten: yakak, narbalak, belugak, altzeak, elurretako leopardoa, Tibeteko azeriak, pangolínak, indiar errinozerontea eta abar... Koi karpa batzuentzat ere urmael ikusgarria egin zuten. 

Urtebetera dirua irabazten hasi ziren Everest inguruko fauna zainduz. Oraingoan errepiak izan ordez, euroak zirenez, hauek kontatzen ikasten zebiltzen: Uno, due, tre, quattro... 

55 espezie desberdin zituzten eta ez zen gaizki joan hauen kontua. Hiru urtez, 8 langile izatera iritsi ziren eta aberastu baino, izugarrizko zoo ederra egin zuten denen artean. 

Denborarekin, 780 animalia zituzten eta 16 langile. Urteak aurrera zihoazen, zooa ere handitzen ari zen baina ez lehengo martxan, ia-ia dena zutelako. Eta hau ez zen albiste txarra, ona baizik. Honek esan nahi zuelako Everesteko eta munduko beste baztar batzuetako "biztanle basatiak” egoera biakinean zeudela. Zauritutakoen kopuruan txikia zen orain. 

Gameshek bere lau umei esan zien Everest mendira joan behar zirela sherpa lanetan aritzeko eta berak hasiera hartan lapurtutako dirua hango sherpen artean banatu behar zutela. Bizian lana eta egoera gogorrak bizitzeak batzuetan asko lagundu dezakeela esanez, eta batzuen aberastasuna, besteentzat laguntza erraldoia izan daitekeela erakutsiz. Hiru zaharrenek aitzaki sinesgaitzak asmatzen hasi ziren, baina gazteenak kaso egin zion bere aita maiteari. 

Bi hilabete luze pasa ziren, etxeko gazteenaren berri izan gabe. Azkenean, itzuli zen, lanak amaituta zituelako, noski. Ongi etorri berezia merezi zuen. Uda zenez, kanpoan afaldu zuten, gaueko hegaztien kantuen artean. Llamak ere gertu zebiltzan janari bila. 

Etxean egindako pizza erraldoi bat jan zuten, denen gustoko afaria. Denak mahai inguruan zeudela, Gameshek espero ez zituzten bi albiste kontatu zituen denek entzuteko moduan: minbizia zuela eta zooa bere emazte maitatua eta ume gazteenarenak izago zirela. Bi albisteak hain azkar esan zituen ia ez zirela ohartu. Seme-alabei gertatutakoa azaldu zien: Nepalera eskatutako bidai hura proba bat zela, hainbat gauzen artean. Hiru senide zaharrenak benetan 

triste jarri ziren zooa beraientzat ez zelako, txikia berriz, hainbeste maite zuen aitarengatik larritu zen. 

Denborak eman zituen sherpa zaharrak gaixorik eta baita ospitalera joan ere, baina hori gutxienekoa da. Azkenean, Gamesh erabat sendatu zen. 




Maria Markotegi sarietan Eider Razkin Aranguren sailkatua

 Familia agurgarriak,

Mezu honen bidez adierazi nahi dizuegu eskolako LH4ko ikaslea den Eider Narrazio sailean saritua izan dela 40€ko bonoarekin berak sortutako "Robot eta txakur lagun minak" ipuinarekin. 

Hona hemen berak sortutako ipuina denok gozatu dezagun!

Milesker Eider,

Robot eta txakur lagun minak

Orain dela 20 urte inguru Japonian robot bat sortu zuten etxeko lan guztiak egiteko. Mandoarekin gidatzen zuten eta robota sortu zuen gizona asmatzailea zen.  


Gizona bere emaztearekin bizi zen. Emakumeak eta gizonak ezin zituzten etxeko lanak egin eta horregatik gizonak robota sortu zuen. Robotak platerrak garbitzen zituen, oheak egiten zituen, mahaia jartzen zuen, bazkaria egiten zuen eta mahaia garbitzen zuen.


Egun batean gizonak txakur bat erosi zuen. Gizona eta emakumea lanera joan ziren. Txakurra robotaren mandoarekin jolasten hasi zen eta mandoa izorratu egin zen. Robotak platerrak, edalontziak eta kristalezko gauza guztiak apurtu zituen. Gizona etxera iritsitakoan dena hautsita ikusi zuen eta txakurra izan zela pentsatu zuen. 2 minutu pasa ondoren gizonak robotaren mandoa apurtuta ikusi zuen komunean, orduan robota eta mandoa hartu zituen eta konpontzera eraman zituen. Emakumea iritsi zenean robota konponduta zegoen, emakumea asko haserretu zen etxea desastre bat zelako. Gizona robota konpontzerakoan dena garbitzen eta jasotzen hasi zen eta hortik aurrera gizonak egunero eramaten zuen lanera robotaren mandoa ikusteko zer egiten zuen robotak eta txakurrak berriro ez apurtzeko.


Aste batzuk beranduago gizonari mandoa etxean ahaztu zitzaion. Txakurra berriro mandoarekin jolasten hasi zen eta berriro apurtu zituen gauzak robotak. Etxeko ispilu guztiak apurtu zituen. Emakumea iritsi zenean mandoa konpontzen saiatu zen, hortik minutu batzuetara gizona iritsi zen eta mandoa konpontzen lagundu zion emakumeari.


Mandoa konpontzerakoan emakumea asko haserretu zen eta esan zion gizonari ez zuela nahi txakurrik etxean,  txakurrak ez balu mandoa apurtu robotak ez zituen  ispiluak apurtuko. Hala ere gizonak nahiago zuen txakurra robota baino.


Emakumeak, asko pentsatu ondoren, esan zion:

  • Beno ba,  txakurra nahi baldin baduzu robotak txakurrari ongi portatzen erakutsi beharko   dio.


Gizonak erantzun zion  konforme zegoela. Hurrengo egunean robota hasi zen txakurrari  erakusten ongi portatzen eta robotak esan zion txakurrari bere buztanak balio zuela hautsa kentzeko eta bere ahoak gauzak alde batetik bestera eramateko. Modu honetan robotak lan gutxiago egiten zuen eta horregatik robota eta txakurra lagun minak egin ziren. Jabeak iritsi zirenean poz-pozik jarri ziren dena txukunduta zegoelako eta giro ona zegoelako txakurra eta robotaren artean. Handik aurrera senar-emazteak  poz pozik bizi izan ziren urte asko, txakurra eta robota beraientzat maskota batzuk bezela zirelako.

Egilea :Sorgina


2021/06/09

Kabitik mundura proiektua Eskola lurraldea deialdian onartua



2021-2022 ikasturtean Arbizuko Herri eskolako “Kabitik mundura” Eskola Lurraldea Proiektua garatuko da.  Eskolaren eta herriaren arteko harremana sendotzeko helburuarekin, prozesu partehartzaile eta eraldatzaile bat eraman nahi da aurrera komunitate osoaren inplikazioarekin. Eskolako kanpo espazioa herrira zabaltzeko nahia dute Arbizun eta herriko eta inguruko eragileen artean proiektu integral bat eraikitzea. Bestalde, eskolako kale espazioa hornitzea eta aberastea nahi dute, honek baldintzatzen dituen jarrerak gainditzearren.  Prozesuaren lehenengo fasean topaketak eta elkartrukeak planteatzen dira eskola komunitatea, udaletxea eta herriko beste eragile batzuekin. Ikerketa fase baten ondotik, jasangarritasuna eta baliabideak aztertu nahi dira eta azkenik auzolana egitea proiektua gauzatzeko.

Durante el curso 2021-2022 se desarrollará el proyecto Territorio Escuela «Kabitik mundura» de Arbizuko Herri Eskola. Con el objetivo de fortalecer la relación entre la escuela y el pueblo, se quiere llevar a cabo un proceso participativo y transformador con la implicación de toda la comunidad. En Arbizu tienen el deseo de abrir el espacio exterior de la escuela al pueblo y construir un proyecto integral entre los agentes locales y de la zona. En la primera fase del proceso se plantea realizar encuentros e intercambios con la comunidad escolar, el ayuntamiento y otros agentes del pueblo. Tras una fase de investigación, se quiere analizar la sostenibilidad y los recursos y finalmente se realizar un auzolan para llevar a cabo el proyecto.