2021/02/27

Ibilaldia otsailak 25


 

Aste honetako berezitasuna elementu naturalekin lurrean marrazturiko beldar eta tximeletak, Anerren amaren laguntzarekin. Eskerrik asko, Nerea, goiz osoan zehar eman diguzun laguntzagatik!


Egin klik bideoa ikusteko

2021/02/14

Ibilaldia otsailak 11


Aste honetako ibilaldiari hasiera emateko, igelen jaiotze prozesuaren lehen fasea behatzeko aukera izan dugu Galderren laguntzaz. Arraba artean, dagoeneko zenbait zapaburu ikusi ahal izan ditugu. Aurrerantzean jarraituko dugu anfibioen metamorfosia nola garatzen den ikusten. Mila esker, Galder!

Eta oraingoan Luciaren aita izan dugu bidelagun ibilaldian zehar. Eskerrik asko, Alexandru, goiz osoan eman diguzun laguntzagatik!


Egin klik bideoa ikusteko