2019/12/21

URTE BERRI ON DENEI!

Guraso, haur eta irakasle agurgarriak!
Aurten, eskola berrian lehen Olentzero eguna ospatu dugu.
Olentzero eta Mari Domingiri eskerrak eman nahi dizkiogu gurera etortzeagatik.
Astoa ez zen beraiekin etorri, mendian utzi zuten atzokoan.
Gelaz gela gurekin egoteko tartea izan zuten, eta hona hemen gelaz gelako argazkiak










Ondoren, gurasoekin elkartu eta herrian zehar kalejira egin genuen, baita herriko plazan Olentzerori abestu eta dantzatu.

















Azkenik, eskolara itzuli eta txokolate bero beroa jan genuen.





ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!



2019/12/17

Ertainen komunitateko bideoa

Kaixo denei!
Ertainen komunitateko guraso bileran gurasoei egun bat laburbiltzen duen bideotxo hau jarri genien hainbat gauza azaltzeko.
Ongi izan denei!

"Maria Lombreren zaldiya"

Kaixo denei!
Atzo ETBko Gure Kasan Arbizuko Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak agertu ziren, ikusi ez zuenarentzat hona hemen bideoa.




2019/12/16

Haur Hezkuntzako harrera eskola berrian

Kaixo denei!
Azaroaren hasieran guraso bilera izan genuen eta honako bideotxoa jarri genien. Asko gustatu zitzaien eta eskatu digute blogean jartzeko. Denek disfrutatzea espero dugu,
Ongi izan.

2019/12/02

GURE KASA grabaketa

Kaixo!
Aurreko astean ETBko Gure kasa programatik gure eskolara etorri ziren Marilombreren zaldia bertsoa Lehen Hezkuntzan grabatzera. Tentsioa egon zen itxoin bitartean, baino gero tentsioa baretuz joan zen. Bertso dantza hau herriko festetan egiten dute herriko kintoek.
Hona hemen argazkitxo batzuk:






2019/09/28

ESKOLA BERRIA MUSTUTA!

Kaixo denei!
2019ko iraila, azkenean horrenbeste amestutako eguna iritsi zaigu!
Eskola berriaren heren batean sartu gara ikasturte hasieran ekainean inork esango ez balu ere, hau poza!!!
Urte berezia egokitu zaigu aurten, izan ere eskola hau habitatzen hasi beharko baitkara:
Manuel Saraviak, Iván Illichen testuei aipamen eginez, habitatzea bizitzaren arrastoa uztea dela idatzi
zuen. Illichek “habitatu” kontzeptuaz hitz egiten zuen bere testuetan:
“Piztiek gordelekuak dituzte; ganaduak, kortak; gurdiak estalpeetan gordetzen dira, eta autoak,
garajeetan. Gizon-emakumeek soilik habitatu dezakete. Habitatzea artea da. Gizakiek soilik ikasten dute habitatzen”.
Espazio ugari ditugu oraingoan eta denen ilusio eta laguntza beharko dugu honi ekiteko.
Hara nola eman diguten eskola iraila hasieran:










Poliki baino beti aurrera eginez, Haurtzaroaren kulturaz jantziko dugu eskola, denon ilusio, konfiantza eta elkarren laguntzarekin.