2020/11/20

BASOA EZAGUTUZ (III)

Gaurkoan euri langarra dugu bidelagun. 
Nolako plazerra goroldio bustia ukitzean!


Gosetu gara, geldialdi txiki bat bidean. 


Batzuk jaten dauden bitartean, besteak jolasean:
itsasoaren gainetik saltoak egiten, Afrikako jirafak imitatzen... 
Nolako irudimena!  

Zer ote dago atzeko zelaian? Bagoaz ikustera...


Afrikako jirafak bizi dira hemen Zigorren ustez,
baina orain paseatzera joanak dira.

Zerbait ikusten da hor aurrerago...
Zaldiak bizi dira!! Bueno, baina jirafak ere bai!
Bitartean Ibanek, Hodeiren aitak, mitologiako pertsonaiei
buruzko istorioak kontatzen dizkie hamaiketakoa egiten ari direnei.
Ze interesgarriak!


Norena izango da etxetxo hori? Pertsonena?
Ez! pertsonak ez dira hor kabitzen! Agian oiloena, txakurrena, untxiena...

Eta nola ez, derrigorrezko geldialdia astoak ikusteko.
Deitu eta deitu baina gaurkoan ere ez zaizkigu hurbildu...
Bagoaz aurrera, Arakil ibaia zeharkatzen
duen zubia gurutzatuz.
"Ze potoloa den bare hau", dio Norak!!
Zer eramango du trenak zisterna horietan?
Jonek dio gasolina, Hodeiek ura edo esnea, eta Laidaren ustez dirua,
diruaren marrazki bat ikusi duelako trenaren kanpoaldean.
Ahotsaren oihartzunekin jolasten trenbidearen azpitik pasatzean. 
Bagoaz baso barrurantz...
Nola egongo dira aurreko astean egindako zuloak?
Agian handitu dira, Anerren ustez basurde batek handituko zituen zuloak,
haiek baitira animalia indartsuenak. 
Motxilak uzteko astirik gabe bagoaz zuloak behatzera!
Eta hiru txerrikumeen etxetxoak berreraikitzera.
Egurrezkoa soilik dago zutik.
Nolako elkarlana!
Eta nolako tunelak!
Aldapan behera txirristan!
Bagoaz eskolara bueltan... Datorren astean itzuliko gara!
Eskerrik asko, Iban, ibilbide osoan zehar eman diguzun laguntzagatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario