| Gaurkoan euri langarra dugu bidelagun. Nolako plazerra goroldio bustia ukitzean! |
| Gosetu gara, geldialdi txiki bat bidean. |
| Batzuk jaten dauden bitartean, besteak jolasean: itsasoaren gainetik saltoak egiten, Afrikako jirafak imitatzen... Nolako irudimena! |
| Zer ote dago atzeko zelaian? Bagoaz ikustera... |
| Afrikako jirafak bizi dira hemen Zigorren ustez, baina orain paseatzera joanak dira. |
| Zerbait ikusten da hor aurrerago... |
| Norena izango da etxetxo hori? Pertsonena? Ez! pertsonak ez dira hor kabitzen! Agian oiloena, txakurrena, untxiena... |
| Eta nola ez, derrigorrezko geldialdia astoak ikusteko. Deitu eta deitu baina gaurkoan ere ez zaizkigu hurbildu... |
| Bagoaz aurrera, Arakil ibaia zeharkatzen duen zubia gurutzatuz. |
| "Ze potoloa den bare hau", dio Norak!! |
| Zer eramango du trenak zisterna horietan? Jonek dio gasolina, Hodeiek ura edo esnea, eta Laidaren ustez dirua, diruaren marrazki bat ikusi duelako trenaren kanpoaldean. |
| Ahotsaren oihartzunekin jolasten trenbidearen azpitik pasatzean. |
| Bagoaz baso barrurantz... Nola egongo dira aurreko astean egindako zuloak? Agian handitu dira, Anerren ustez basurde batek handituko zituen zuloak, haiek baitira animalia indartsuenak. |
| Motxilak uzteko astirik gabe bagoaz zuloak behatzera! |
| Eta hiru txerrikumeen etxetxoak berreraikitzera. Egurrezkoa soilik dago zutik. |
| Nolako elkarlana! |
| Eta nolako tunelak! |
| Aldapan behera txirristan! |
| Bagoaz eskolara bueltan... Datorren astean itzuliko gara! Eskerrik asko, Iban, ibilbide osoan zehar eman diguzun laguntzagatik! |
No hay comentarios:
Publicar un comentario