NON GAUDE?



Arbizuko herri ikastetxea Arbizuko Beriain kalean kokatuta dago, 19.n zenbakian .
La Escuela Publica de Arbizu esta situada en la calle Beriain número 19.

ARBIZU




SAKANA

Arbizu Nafarroako mendebaldean, Sakana eskualdearen barruan aurkitzen da. Euskal Herriko erdigune geografikotik oso gertu dago. Haren iparraldean Aralar mendilerroa hedatzen da eta hegoaldean Urbasa eta Andiakoak; azken horretan dago Arbizutik ikusita hain itxura lerdena duen Beriain edo San Donato mendi ezaguna. Herriak iparraldean Aralarko mendizerrarekin egiten du muga, ekialdean Lakuntza eta Arakilekin, hegoaldean Ergoienarekin eta mendebaldean Etxarri Aranatzekin. Hirigunea 493 m-tara dago eta Leziza ibaiak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du, Arakil ibaira bidean. 14,3 kilometro koadroko azalera du.

Arbizu se encuentra en el oeste de Navarra, dentro de la Sakana. Se encuentra muy cerca del centro geográfico del País Vasco. En el norte del pueblo se encuentra la Sierra de Aralar y al sur las de Urbasa y Andia; en este último esta visto desde Arbizu la esbelta apariencia de Beriain o el conocido San Donato. El pueblo limita al norte con la Sierra de Aralar, al este con Lakuntza y Arakil, al sur con el valle de Ergoiena y al oeste con Etxarri-Aranaz. El pueblo se situa a 493m de altitud y el río Leziza lo atraviesa de sur a norte, hacia el río Arakil. Su superficie es de 14,3 kilometros cuadrados.



Herri honek 1.093 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1 eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora dago. Herrira heltzeko N-240 errepidea hartu behar da Iruñea Gasteizko norabidean.
Urbanistikoki nahiko zaindutako herria da. Herriaren zatirik handiena basoak hartua da. Ondorioz, haurrek herrian mugitzeko zein ingurunearekin harremantzeko askatasuna dute.
Herri euskalduna da Arbizu. Herriko hizkera nafarreraren aldaera bat da, Sakanako ekialdean dauden beste herrien multzo berekoa. Gaur egun, arbizuarren %80 inguru dira euskaldunak, hori dela eta udalerria UEMA elkartean sarturik dago. Hizkuntz errealitate honek eskolari ikasle guztien euskalduntzerako oso baldintza onak eskaintzen dizkio. 
2005eko ekainean Arbizu Palestinako Marda herriarekin senidetu zen. Arbizuko eskolak Palestinaren inguruan proiektu bat aurrera eraman zuen eta honen harira eskolak Vicente Ferrer garapenerako hezkuntza saria jaso zuen. Gerora Palestinaren inguruko ipuin bat ere argitaratu zen.
Este pueblo el 1 de enero del 2012 sobre unos 1.093 habitantes. Se encuentra a 34 kilometros de la capital Navarra. Para llegar al pueblo hay que tomar la N-240 dirección Pamplona Vitoria.
Urbanísticamente es un pueblo bien cuidado. La mayor parte del pueblo ha sido edificada en el terreno del monte. Por lo que, los niñ@s tiene más libertad de movimiento en el pueblo y sus alrededores.
Arbizu es un pueblo euskaldun. El vocabulario del pueblo es un dialecto navarro, como los pueblos que se encuentran al este de la Sakana. Hoy en día, el 80% de los arbizuarras son euskaldunes, por eso el pueblo pertenece a la sociedad UEMA. Este hecho favorece que todos los alumnos de esta escuela tengan buenas condiciones para hablar el euskera.
En junio del 2005 Arbizu se hermano con el pueblo palestino de Marda. La escuela de Arbizu ayudo a sacar adelante un proyecto sobre Palestina y por medio de ello recogieron el premio de la Escuela Vicente Ferrer . Después se publicó un cuento sobre Palestina.