2020/12/22

Eguzki zahar eguzki berri!

 Kaixo denei, 

Arbizuko Herri Eskolan gaur egun polita pasatu dugu. 

Goizean Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dugu, eta beraien laguntzaileak LH3.n mailako ikasleak. Gelaz gela haurrak agurtu, hitz eta opari batzuk trukatu eta Olentzero egurrak bildu dituzte.

Kanpoko pistan egurra guztiak bildu eta sua piztu dugu. 

Berriz ere gelaz gela suaren inguruan aurretik prestatutako makiltxoak erretzeko aukera izan dut, bakoitzak bere desiorik eta nahirik sakonena eskatuz.

Hona hemen gaurko bideoa...Hala ere falta zaigu errautsak jaso eta eskola inguruan eta lorategian barraiatzea... ia sua itzaltzen zaigun...


Hoy ha sido un día especial en la escuela. Hemos recibido la visita de Olentzero y Mari Domingi y con los ayudantes de 3º Primaria han ido de gela en gela, saludándonos y compartiendo palabras y deseos. Este año también han recogido la leña Olentzero de cada aula y la  hemos encendido en la pista de fuera. 

Otra vez aula tras aula han tenido la oportunidad de echar al fuego los palos previamente preparados, y así cada cual  pedir sus deseos más profundos.

En el video las imágenes....Aún nos falta recoger las cenizas y esparcirlas por la escuela y el jardín, a ver si se apaga el fuego...


2020/12/21

BASOA EZAGUTUZ (VI)

Hiruhilekoaren azken ibilaldian gorputzak jarri zizkigun mugak. Nekeak agindu zigun oraingoan ibilbidearen nondik norakoa.

Laidaren aita Juleni eskerrak emanez amaituko dugu aurtengoa. 

Urte berrian, bidea berrietan, elkar ikusiko dugu!


Klikatu hemen bideoa ikusteko







2020/12/10

BASOA EZAGUTUZ (V)

 

Gaurkoan, eguraldia dela eta, pixka bat urrun geratu zaigu basoa, baina beti bezala, bidea izan dugu jomuga. 

Taldeaz, herriaz, naturaz, paisaiaz, gorputzaz, euriaz, uraz... gozatzeko aukera izan dugu. Ukituz, dastatuz, sentituz, bizituz... ezagutzen eta ikertzen dugulako gure ingurua eta baita gure gorputza ere. 

Beste behin ere, txikitasunean handitasuna aurkitzen erakutsi digute haurrek. 

Amaiurren izeba izan dugu oraingoan bidelagun. Eskerrik asko, Miren, goiz osoan zehar eman diguzun laguntzagatik.

Bizitu ditugun zenbait momentu txiki bideo honetan jasota utzi nahi izan ditugu. 

Datorren astera arte!






2020/11/29

BASOA EZAGUTUZ (IV)

Gaurkoan, haize bolada indartsuak direla eta, gure ibilbidean beste norabide bat hartu dugu, basoak izan ditzakeen arriskuez jabetuz eta naturaren mugak errespetatuz. 

Noraren ama izan dugu oraingoan bidelagun. Mila esker, Ioana, ibilbide osoan zehar eman diguzun laguntzagatik.

Bideo xume honen bidez utziko ditugu jasota gure bizipenak.

Klikatu bideoa ikusteko





Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan... 365 egun euskaraz!


 

2020/11/20

BASOA EZAGUTUZ (III)

Gaurkoan euri langarra dugu bidelagun. 
Nolako plazerra goroldio bustia ukitzean!


Gosetu gara, geldialdi txiki bat bidean. 


Batzuk jaten dauden bitartean, besteak jolasean:
itsasoaren gainetik saltoak egiten, Afrikako jirafak imitatzen... 
Nolako irudimena!  

Zer ote dago atzeko zelaian? Bagoaz ikustera...


Afrikako jirafak bizi dira hemen Zigorren ustez,
baina orain paseatzera joanak dira.

Zerbait ikusten da hor aurrerago...
Zaldiak bizi dira!! Bueno, baina jirafak ere bai!
Bitartean Ibanek, Hodeiren aitak, mitologiako pertsonaiei
buruzko istorioak kontatzen dizkie hamaiketakoa egiten ari direnei.
Ze interesgarriak!


Norena izango da etxetxo hori? Pertsonena?
Ez! pertsonak ez dira hor kabitzen! Agian oiloena, txakurrena, untxiena...

Eta nola ez, derrigorrezko geldialdia astoak ikusteko.
Deitu eta deitu baina gaurkoan ere ez zaizkigu hurbildu...
Bagoaz aurrera, Arakil ibaia zeharkatzen
duen zubia gurutzatuz.
"Ze potoloa den bare hau", dio Norak!!
Zer eramango du trenak zisterna horietan?
Jonek dio gasolina, Hodeiek ura edo esnea, eta Laidaren ustez dirua,
diruaren marrazki bat ikusi duelako trenaren kanpoaldean.
Ahotsaren oihartzunekin jolasten trenbidearen azpitik pasatzean. 
Bagoaz baso barrurantz...
Nola egongo dira aurreko astean egindako zuloak?
Agian handitu dira, Anerren ustez basurde batek handituko zituen zuloak,
haiek baitira animalia indartsuenak. 
Motxilak uzteko astirik gabe bagoaz zuloak behatzera!
Eta hiru txerrikumeen etxetxoak berreraikitzera.
Egurrezkoa soilik dago zutik.
Nolako elkarlana!
Eta nolako tunelak!
Aldapan behera txirristan!
Bagoaz eskolara bueltan... Datorren astean itzuliko gara!
Eskerrik asko, Iban, ibilbide osoan zehar eman diguzun laguntzagatik!

2020/11/13

BASOA EZAGUTUZ (II)

Zer aurkituko dugu gaurko ibilaldian?




Hara zer sorpresa! Ibanek, Izaroren aitak, habi bat aurkitu du! 
Nola egina egongo den azaldu digu, ze interesgarria!



Jonek bare txikia zaindu du bere eskuetan


Zenbat galdera eta hipotesi Arakil ibaiari begira...


Aldapan gora...


Zenbat misterio ezkutatzen dituen basoak...


Hodeiek aurkitu du azkenean hainbeste deseaturiko Mariren ilea!


Ezkurrak nola ernamuintzen diren ikusi dugu,
 eta baita haritzaren kimu berri bat landatu ere. 
Eskerrik asko, Iban, ibilbide osoan zehar eman diguzun laguntzagatik!!

Txerritxoen etxeak eraikitzen...

Indusketa lanetan...




Aldapan behera txirristan!



Gaur astoek ez dute guregana hurbildu nahi izan, 
gustura zeuden bazkatzen.


Datorren astean itzuliko gara!!

 

2020/11/09

BASOA EZAGUTUZ (I)

Bagoaz basoko ibilaldiaz gozatzera...
...bideak eskainiko dizkigun sorpresak jasotzeko prest!




Aurreko egunetako euriak utzitako putzuak,
animaliak...


                                         
Ibilbidearen erdian indarrak hartzera!

Basoan barrena

Elurren aitak perretxiku pozointsuen arriskuaz ohartarazi gaitu. 
Eskerrik asko, Galder, ibilaldi osoan eman diguzun laguntzagatik!


Zenbat misterio orbel artean...

Aldapan gora, toki berriak esploratzera

Ierak perretxiku gehiago aurkitu ditu, baina badaezpada ez ditugu ukituko

Luciak pitufoen etxetxoak aurkitu ditu!


Elurrek eta Anerrek, berriz, urtxintxaren etxea!



Sentsorialitatea, argi-itzalen behaketa, espazioaren konkista, orientazioa, jolas sinbolikoa, ezkutaketa jolasak, behaketa, ikerketa, harremanak, kooperazioa, trebetasun motoreak, errespetua, zaintza...
...zenbat arlo lantzeko aukera eskaintzen digun natur inguruneak!
Datorren astean ere itzuliko gara...


A zer nolako sorpresa ibilaldiaren bueltan!