Egunoooon!!
Korrika aurrera doala! Gaurkoan LH4ko ikasleek emanen dizkigute azken berriak. Atzo Bizkaiako hiriburua zeharkatu eta ea gaur nondik dabilen.
Tipi- tapa, tipi-tapa KORRIKA!
Korrika aurrera doala! Gaurkoan LH4ko ikasleek emanen dizkigute azken berriak. Atzo Bizkaiako hiriburua zeharkatu eta ea gaur nondik dabilen.
Tipi- tapa, tipi-tapa KORRIKA!
Egunoooon!!
Bart gauean Nafarroatik Arabara igaro zen Korrika eta gaur berriz ere probintzia aldaketa izanen dugu! Bizkaia aldera pasako baita. Euskal Herriko txoko gehienak pasa ditu dagoeneko, tipi tapa gure Korrikak.
Horren berri, gaurkoan LH6ko ikasleek emanen digute, goazen entzutera!
Arbizun ere, EUSKARAREN ALDE!
Egunoon!!
Tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA!! Korrikak aurrera darrai eta gauerdian Iparraldetik Baztan aldera igaro eta hortik Ultzama eta Basaburua zeharkatu eta Araitz bailararantz hurbilduko da.
Gaurko egitarauaren berri LH3ko ikasleek emanen digute, goazen entzutera!
Mila mila esker! Bihar berri gehiagorekin etorriko gara!
Biharrarteeee!!
Egun on denoi!!
Asteburuan korrika hurbiletik gozatzeko aukera izan dugu, bertatik igaro zaigu eta!
Elurretan ere Arbizu korrikarekin batera ibili da! Asteburuan Iruñerritik Erriberara joan ondoren, Erronkariko bailarara igo da eta honen berri LH5ko ikasleek emanen digute gaurkoan.
Bihar berri gehiagorekin etorriko gara, eta bitartean korrikari jarraituko diogu!
Bihar arte!
Egunooon!!
Korrika gaur txuri-txuri jeiki da!
Gaurkoan LH1ko ikasleak ditugu esatari. Ea zer den kontatzen digutena.
Astelehenean informazio gehiago izanen dugu, egunez egun Korrikarekin bat eginez joanen gara eta!
Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!
Asteburu on denei!!
Egunon denei!!!
Gaur egun berezia dugu, Korrika hasiera Amurrion izango da.
Honen inguruko ahozko informazioa lotura honetan duzue, LH 2n mailako ikasleek eginda.
Egunero korrikaren inguruko informazioa berritzen joango gara.
Ongi izan!
Egunon berriz ere,
Maria Markotegi sarietan LH.6-ko ikaslea saritua izan da Narrazio sailean LH5 eta LH6-koen atalean 60€ko bonoarekin.
Ion ZORIONAK, eta eskerrik asko ipuina gurekin partekatzeagatik.
Hona hemen bere ipuina.
SHERPA LAPURRA
Himalaiako mendi elurtuen artean, bazen Gamesh izeneko sherpa bat. Beraz, nepaldarra zen eta 42 urte zituen. Bere familia pobrea zenez, Gameshek sherpa lanetan dirua lortzen zuen. Egun batean bere emazteak, Mikak, gaixotasun bat hartu zuen. Ez zutenez nahiko diru bere bezeroei lapurtzen hasi zen.
Orduan, konturatu ziren botika erosteko nahikoa diru bazutela. Ekintza hauekin jarraitu zuen bere emaztea erabat sendatu zen arte. Eguerdi batean, Gamesh, Mika eta hauen seme-alabak bazkaltzen ari zirela, bapatean, susto
ederra emanez, lau gizon sartu ziren etxera. Sherparen lau bezero ziren, beraien dirua berreskuratzeko asmotan. Ez ziren handik mugituko nepaldarrak beraiena zena itzuli arte.
Etxeko gizonak, bere emazteari gertatutakoa azaldu zion. Mendizaleak momentuan ohartu ziren ezin zituztela beraien errupiak berreskuratu; pena handia sentitu zutenez, Gamish taberna batera gonbidatu zuten hain gustoko zuten txokolate bero bana edanez gozatzera. Han zeudela, txokolatearen berotasunak, denen burmuinak dantzan jarri zituen. Denen artean plan bikaina asmatu zuten: Everest mendi kuttunean kanpamendu bat eginen zuten. Momentu berean izena jarri zioten:
OHINARRIZKO KANPAMENTU BASATIA.
Zauritutako animaliak bertan zaindu eta sendatzeko zoo moduko bat zen.
Lehenengo astean 5 yak salbatu zituzten elur artean ez aurrera, ez atzera zeudela. Animalia hauek behin ongi zeudela, hauen gainean igo eta inguruko plastiko eta bestelako basura guztia garbitu zuten. Dena garbia zegoela, yakei itxidura bat egin zieten eremu batean "aske" ibiltzeko: estalpe, jateko tokia...denetarik zuten.
Egunero, mendian, metroak gora egiten zituzten animalia zauritu gehiagoren bila. Hasierako ideia hura gero eta hobeto zihoan. Mundu osoko mendizaleek handik pasatzeko ohitura hartu zuten, bakoitzak ahal zuen moduan laguntzeko asmoz: dirua emanez, janaria utziz, animaliaren bat gerturatuz... Denborarekin, bazuten egoitza hobetzeko aukera eta itsasoa zirudien laku dizdiratsu bat egin zuten (Everesti batere minik egin gabe) zenbait beluga eta narval sartzeko. Itxura ona hartzen ari zen OHINARRIZKO KANPAMENDU BASATIA.
Gameshi orain askoz hobe joaten ari zitzaion, inoiz ez zuen pentsatu Mika gaixotzeak hori ekarriko zionik. Pozik zegoen. Baina gauzak nola diren, dena hain ongi zegoenean, Nepaleko buruzagiak betiko bota zituen bere herrialdetik. Ez zitzaion gustatzen mendizale atzerritar haiek beraienak ez ziren lurraldeetan eskua sartzea.
Mendizaleak eta familia Europara joan ziren bizitzera, Italiara zehazki. Beraien diru guztia elkartu eta 15 kilometro karratu erosi zituzten. Ideia berbera mantenduko zuten, nahiz eta lekua desberdina izan, Himalaya aldeko animaliak han izanen ziren beste batzuekin batera. Beraientzat habitat desberdinak sortu zituzten eta lur sail hartako ertz batean etxebizitzak eta biltegi eder bat eraiki zituzten. Dagoeneko hamalau animalia mota bazituzten: yakak, narbalak, belugak, altzeak, elurretako leopardoa, Tibeteko azeriak, pangolínak, indiar errinozerontea eta abar... Koi karpa batzuentzat ere urmael ikusgarria egin zuten.
Urtebetera dirua irabazten hasi ziren Everest inguruko fauna zainduz. Oraingoan errepiak izan ordez, euroak zirenez, hauek kontatzen ikasten zebiltzen: Uno, due, tre, quattro...
55 espezie desberdin zituzten eta ez zen gaizki joan hauen kontua. Hiru urtez, 8 langile izatera iritsi ziren eta aberastu baino, izugarrizko zoo ederra egin zuten denen artean.
Denborarekin, 780 animalia zituzten eta 16 langile. Urteak aurrera zihoazen, zooa ere handitzen ari zen baina ez lehengo martxan, ia-ia dena zutelako. Eta hau ez zen albiste txarra, ona baizik. Honek esan nahi zuelako Everesteko eta munduko beste baztar batzuetako "biztanle basatiak” egoera biakinean zeudela. Zauritutakoen kopuruan txikia zen orain.
Gameshek bere lau umei esan zien Everest mendira joan behar zirela sherpa lanetan aritzeko eta berak hasiera hartan lapurtutako dirua hango sherpen artean banatu behar zutela. Bizian lana eta egoera gogorrak bizitzeak batzuetan asko lagundu dezakeela esanez, eta batzuen aberastasuna, besteentzat laguntza erraldoia izan daitekeela erakutsiz. Hiru zaharrenek aitzaki sinesgaitzak asmatzen hasi ziren, baina gazteenak kaso egin zion bere aita maiteari.
Bi hilabete luze pasa ziren, etxeko gazteenaren berri izan gabe. Azkenean, itzuli zen, lanak amaituta zituelako, noski. Ongi etorri berezia merezi zuen. Uda zenez, kanpoan afaldu zuten, gaueko hegaztien kantuen artean. Llamak ere gertu zebiltzan janari bila.
Etxean egindako pizza erraldoi bat jan zuten, denen gustoko afaria. Denak mahai inguruan zeudela, Gameshek espero ez zituzten bi albiste kontatu zituen denek entzuteko moduan: minbizia zuela eta zooa bere emazte maitatua eta ume gazteenarenak izago zirela. Bi albisteak hain azkar esan zituen ia ez zirela ohartu. Seme-alabei gertatutakoa azaldu zien: Nepalera eskatutako bidai hura proba bat zela, hainbat gauzen artean. Hiru senide zaharrenak benetan
triste jarri ziren zooa beraientzat ez zelako, txikia berriz, hainbeste maite zuen aitarengatik larritu zen.
Denborak eman zituen sherpa zaharrak gaixorik eta baita ospitalera joan ere, baina hori gutxienekoa da. Azkenean, Gamesh erabat sendatu zen.
Familia agurgarriak,
Mezu honen bidez adierazi nahi dizuegu eskolako LH4ko ikaslea den Eider Narrazio sailean saritua izan dela 40€ko bonoarekin berak sortutako "Robot eta txakur lagun minak" ipuinarekin.
Hona hemen berak sortutako ipuina denok gozatu dezagun!
Milesker Eider,
Robot eta txakur lagun minak
Orain dela 20 urte inguru Japonian robot bat sortu zuten etxeko lan guztiak egiteko. Mandoarekin gidatzen zuten eta robota sortu zuen gizona asmatzailea zen.
Gizona bere emaztearekin bizi zen. Emakumeak eta gizonak ezin zituzten etxeko lanak egin eta horregatik gizonak robota sortu zuen. Robotak platerrak garbitzen zituen, oheak egiten zituen, mahaia jartzen zuen, bazkaria egiten zuen eta mahaia garbitzen zuen.
Egun batean gizonak txakur bat erosi zuen. Gizona eta emakumea lanera joan ziren. Txakurra robotaren mandoarekin jolasten hasi zen eta mandoa izorratu egin zen. Robotak platerrak, edalontziak eta kristalezko gauza guztiak apurtu zituen. Gizona etxera iritsitakoan dena hautsita ikusi zuen eta txakurra izan zela pentsatu zuen. 2 minutu pasa ondoren gizonak robotaren mandoa apurtuta ikusi zuen komunean, orduan robota eta mandoa hartu zituen eta konpontzera eraman zituen. Emakumea iritsi zenean robota konponduta zegoen, emakumea asko haserretu zen etxea desastre bat zelako. Gizona robota konpontzerakoan dena garbitzen eta jasotzen hasi zen eta hortik aurrera gizonak egunero eramaten zuen lanera robotaren mandoa ikusteko zer egiten zuen robotak eta txakurrak berriro ez apurtzeko.
Aste batzuk beranduago gizonari mandoa etxean ahaztu zitzaion. Txakurra berriro mandoarekin jolasten hasi zen eta berriro apurtu zituen gauzak robotak. Etxeko ispilu guztiak apurtu zituen. Emakumea iritsi zenean mandoa konpontzen saiatu zen, hortik minutu batzuetara gizona iritsi zen eta mandoa konpontzen lagundu zion emakumeari.
Mandoa konpontzerakoan emakumea asko haserretu zen eta esan zion gizonari ez zuela nahi txakurrik etxean, txakurrak ez balu mandoa apurtu robotak ez zituen ispiluak apurtuko. Hala ere gizonak nahiago zuen txakurra robota baino.
Emakumeak, asko pentsatu ondoren, esan zion:
Beno ba, txakurra nahi baldin baduzu robotak txakurrari ongi portatzen erakutsi beharko dio.
Gizonak erantzun zion konforme zegoela. Hurrengo egunean robota hasi zen txakurrari erakusten ongi portatzen eta robotak esan zion txakurrari bere buztanak balio zuela hautsa kentzeko eta bere ahoak gauzak alde batetik bestera eramateko. Modu honetan robotak lan gutxiago egiten zuen eta horregatik robota eta txakurra lagun minak egin ziren. Jabeak iritsi zirenean poz-pozik jarri ziren dena txukunduta zegoelako eta giro ona zegoelako txakurra eta robotaren artean. Handik aurrera senar-emazteak poz pozik bizi izan ziren urte asko, txakurra eta robota beraientzat maskota batzuk bezela zirelako.
Egilea :Sorgina
2021-2022 ikasturtean Arbizuko Herri eskolako “Kabitik mundura” Eskola Lurraldea Proiektua garatuko da. Eskolaren eta herriaren arteko harremana sendotzeko helburuarekin, prozesu partehartzaile eta eraldatzaile bat eraman nahi da aurrera komunitate osoaren inplikazioarekin. Eskolako kanpo espazioa herrira zabaltzeko nahia dute Arbizun eta herriko eta inguruko eragileen artean proiektu integral bat eraikitzea. Bestalde, eskolako kale espazioa hornitzea eta aberastea nahi dute, honek baldintzatzen dituen jarrerak gainditzearren. Prozesuaren lehenengo fasean topaketak eta elkartrukeak planteatzen dira eskola komunitatea, udaletxea eta herriko beste eragile batzuekin. Ikerketa fase baten ondotik, jasangarritasuna eta baliabideak aztertu nahi dira eta azkenik auzolana egitea proiektua gauzatzeko.
Durante el curso 2021-2022 se desarrollará el proyecto Territorio Escuela «Kabitik mundura» de Arbizuko Herri Eskola. Con el objetivo de fortalecer la relación entre la escuela y el pueblo, se quiere llevar a cabo un proceso participativo y transformador con la implicación de toda la comunidad. En Arbizu tienen el deseo de abrir el espacio exterior de la escuela al pueblo y construir un proyecto integral entre los agentes locales y de la zona. En la primera fase del proceso se plantea realizar encuentros e intercambios con la comunidad escolar, el ayuntamiento y otros agentes del pueblo. Tras una fase de investigación, se quiere analizar la sostenibilidad y los recursos y finalmente se realizar un auzolan para llevar a cabo el proyecto.
Aste honetako berezitasuna elementu naturalekin lurrean marrazturiko beldar eta tximeletak, Anerren amaren laguntzarekin. Eskerrik asko, Nerea, goiz osoan zehar eman diguzun laguntzagatik!
| Egin klik bideoa ikusteko |
| Egin klik bideoa ikusteko |
Ostegunero bezala, hemen duzue ibilaldiak eman dizkigun bizipenen bideoa.
Gaurkoan Jonen amari eman nahi dizkiogu eskerrak, goiz osoan zehar eman digun laguntzagatik.
Eskerrik asko, Lorea!
| Egin klik bideoa ikusteko |
Aste honetako paseoak gure ingurunearekin erlazio desberdinak eraikitzen jarraitzeko aukera eman digu: jolasei jarraipena emanez, istorioak sortuz, dramatizatuz, binkulo afektiboak eraikiz, ingurua behatuz, esploratuz...
Oraingoan Nahiaren gurasoak izan ditugu bidelagun, Aker eta Pipo gonbidatu bereziekin batera. Eskerrik asko Ana eta Josu, goiz osoan zehar eman diguzuen laguntzagatik!
Ondorengo bideoan dituzue jasota gaurko bizipenak.
| Egin klik bideoa ikusteko |
Momentu ederrak bizitzeko aukera izan dugu gaurko ibilaldian ere, bideak, harremanek, herriak eta naturak eskaini dizkiguten opariz beterik.
Sare eta Zigorren amei eman nahi dizkiegu eskerrak oraingoan, goiz osoan zehar eman diguten laguntzagatik. Eskerrik asko Sandra eta Irene! Eta nola ez, baita gonbidatu berezi izan dugun Izeiri ere!
Ondorengo bideoan dituzue jasota gaurko bizipenak.
| Egin klik bideoa ikusteko |
Urte berriari hasiera emanez, bide eta inguru berriak ezagutzeari ekin diogu. Denboraldi honetan San Juan ermitaren ingurunea izango dugu helmuga, ahaztu gabe, noski, ibilbide osoak eskaintzen dizkigun aukerak eta suertatzen diren norabide aldaketak.
Gaurkoan Ieraren aitari eman behar dizkiogu eskerrak goiz osoan zehar eman digun laguntzagatik. Eskerrik asko, Javi!
Ondorengo bideoan dituzue jasota ibilaldian zehar bizituriko zenbait momentu.
| Egin klik bideoa ikusteko |
Kaixo denei,
Arbizuko Herri Eskolan gaur egun polita pasatu dugu.
Goizean Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dugu, eta beraien laguntzaileak LH3.n mailako ikasleak. Gelaz gela haurrak agurtu, hitz eta opari batzuk trukatu eta Olentzero egurrak bildu dituzte.
Kanpoko pistan egurra guztiak bildu eta sua piztu dugu.
Berriz ere gelaz gela suaren inguruan aurretik prestatutako makiltxoak erretzeko aukera izan dut, bakoitzak bere desiorik eta nahirik sakonena eskatuz.
Hona hemen gaurko bideoa...Hala ere falta zaigu errautsak jaso eta eskola inguruan eta lorategian barraiatzea... ia sua itzaltzen zaigun...
Hoy ha sido un día especial en la escuela. Hemos recibido la visita de Olentzero y Mari Domingi y con los ayudantes de 3º Primaria han ido de gela en gela, saludándonos y compartiendo palabras y deseos. Este año también han recogido la leña Olentzero de cada aula y la hemos encendido en la pista de fuera.
Otra vez aula tras aula han tenido la oportunidad de echar al fuego los palos previamente preparados, y así cada cual pedir sus deseos más profundos.
En el video las imágenes....Aún nos falta recoger las cenizas y esparcirlas por la escuela y el jardín, a ver si se apaga el fuego...
Hiruhilekoaren azken ibilaldian gorputzak jarri zizkigun mugak. Nekeak agindu zigun oraingoan ibilbidearen nondik norakoa.
Laidaren aita Juleni eskerrak emanez amaituko dugu aurtengoa.
Urte berrian, bidea berrietan, elkar ikusiko dugu!
| Klikatu hemen bideoa ikusteko |
Gaurkoan, eguraldia dela eta, pixka bat urrun geratu zaigu basoa, baina beti bezala, bidea izan dugu jomuga.
Taldeaz, herriaz, naturaz, paisaiaz, gorputzaz, euriaz, uraz... gozatzeko aukera izan dugu. Ukituz, dastatuz, sentituz, bizituz... ezagutzen eta ikertzen dugulako gure ingurua eta baita gure gorputza ere.
Beste behin ere, txikitasunean handitasuna aurkitzen erakutsi digute haurrek.
Amaiurren izeba izan dugu oraingoan bidelagun. Eskerrik asko, Miren, goiz osoan zehar eman diguzun laguntzagatik.
Bizitu ditugun zenbait momentu txiki bideo honetan jasota utzi nahi izan ditugu.
Datorren astera arte!
Gaurkoan, haize bolada indartsuak direla eta, gure ibilbidean beste norabide bat hartu dugu, basoak izan ditzakeen arriskuez jabetuz eta naturaren mugak errespetatuz.
Noraren ama izan dugu oraingoan bidelagun. Mila esker, Ioana, ibilbide osoan zehar eman diguzun laguntzagatik.
Bideo xume honen bidez utziko ditugu jasota gure bizipenak.
| Klikatu bideoa ikusteko |